2003/2004 ikasturteko EHUko Informatika Fakultateko Sare Aurreratuak ikasgaiaren praktika da hau; irakaslea Pepe Rivadeneyra zelarik.
Praktikan SSL Ziurtagiri Jaulkitzaile bat inplementatu behar izan genuen, datuak formulario baten bidez jaso eta SSL ziurtagiriak sortu, sinatu eta jaulkitzeko.
PHP lengoaia erabiliz egindako script hauek Apache web zerbitzari baten instalatu genituen.
Apacheren konfigurazioa, ordea, ez dut gordeta.
Praktika beste ikaskide batekin egin nuen, eta bere izena babesteko ez dut jarri.