Skip to content

Latest commit

 

History

History
175 lines (137 loc) · 7.18 KB

centralizedhandling.basque.md

File metadata and controls

175 lines (137 loc) · 7.18 KB

Kudeatu erroreak gune bakar batean, Express middleware erabili partez

Azalpena

Erroreak kudeatzeko objektu dedikaturik gabe, handiagoak dira erroreak inkoherentziaz kudeatzeko aukerak: web eskaeren barruan izandako erroreak eta hasierako fasean planteatutakoen edo programatutako lanek sortutakoen desberdinak izan daitezke. Horrek eragina izan dezake oker kudeatzen ari diren errore mota batzuetan. Erroreak kudeatzen dituen objektu bakar horren ardura da erroreak begi bistan jartzea, adibidez ondo formateatutako erregistro batean idatziz edo monitorizazio produktu batzuk erabiliz (Prometheus, CloudWatch, DataDog eta Sentry bezalakoak); eta, gainera, berak erabakitzen du prozesuak huts egin behar duen ala ez. Web plataforma gehienek erroreak atzemateko middleware mekanismoa eskaintzen dute. Errore tipikoa izaten da middlewarearen erroreen kudeaketa kodea jartzea. Horrela, ezin izango duzu kudeatzaile bera berrerabili eszenatoki desberdinetan atzemandako erroreetarako, hala nola, programatutako lanak, harpidedunen mezu ilarak eta atzeman gabeko salbuespenak. Ondorioz, errorearen middlewareak erroreak atzeman eta kudeatzailera bidali beharko lituzke. Hau izan liteke errore kudeaketaren fluxu tipikoa: moduluren batzuek errore bat jaurtitzen dute -> API bideratzaileak errorea atzematen du -> erroreak atzemateaz arduratzen den middlewarera bidaltzen du (edo eskaera mailako erroreak atzemateko beste mekanismo batera) -> errore kudeatzaile zentralizatu bati deitzen zaio

Kode adibidea: ohiko errore fluxua

Javascript
// DAL (Data Access Layer) geruza, ez ditugu erroreak hemen kudeatzen
DB.gehituDokumentua(bezeroBerria, (errorea, emaitza) => {
  if (errorea)
    throw new Error('Errore azalpen bikaina dator hemen', bestelako parametro erabilgarri batzuk)
});

// API bide kodea, errore sinkrono eta asinkronoak harrapatu eta middlewarera desbideratzen ditugu hemen
try {
  bezeroZerbitzua.gehituBerria(req.body).then((emaitza) => {
    res.status(200).json(emaitza);
  }).catch((errorea) => {
    next(errorea)
  });
}
catch (errorea) {
  next(errorea);
}

// Errore-kudeaketa middlewarea, errore kudeatzaile zentralizatuari uzten diogu errore kudeaketa
app.use(async (errorea, req, res, next) => {
  const operazioErroreaDa = await erroreKudeatzailea.kudeatuErrorea(errorea);
  if (!operazioErroreaDa) {
    next(errorea);
  }
});
Typescript
// DAL (Data Access Layer) geruza, ez ditugu erroreak hemen kudeatzen
DB.gehituDokumentua(bezeroBerria, (errorea: Error, emaitza: Result) => {
  if (errorea)
    throw new Error('Errore azalpen bikaina dator hemen', bestelako parametro erabilgarri batzuk)
});

// API bide kodea, errore sinkrono eta asinkronoak harrapatu eta middlewarera desbideratzen ditugu hemen
try {
  bezeroZerbitzua.gehituBerria(req.body).then((emaitza: Result) => {
    res.status(200).json(emaitza);
  }).catch((errorea: Error) => {
    next(errorea)
  });
}
catch (errorea) {
  next(errorea);
}

// Errore-kudeaketa middlewarea, errore kudeatzaile zentralizatuari uzten diogu errore kudeaketa
app.use(async (errorea: Error, req: Request, res: Response, next: NextFunction) => {
  const operazioErroreaDa = await erroreKudeatzailea.kudeatuErrorea(errorea);
  if (!operazioErroreaDa) {
    next(errorea);
  }
});

Kode adibidea: erroreen kudeaketa ardura bakarreko objektuekin

Javascript
module.exports.kudeatzailea = new erroreKudeatzailea();

function erroreKudeatzailea() {
  this.erroreaKudeatu = async (errorea) => {
    await logger.erroreaErregistratu(errorea);
    await kritikoaBadaAdministrariariPostaElektronikoaBidali;
    await kritikoaBadaOperazioZerrendanGorde;
    await erabakiIaOperazioErroreaDen;
  };
}
Typescript
class ErroreKudeatzailea {
  public async erroreaKudeatu(errorea: Error): Promise<void> {
    await logger.erroreaErregistratu(errorea);
    await kritikoaBadaAdministrariariPostaElektronikoaBidali();
    await kritikoaBadaOperazioZerrendanGorde();
    await erabakiIaOperazioErroreaDen();
  }
}

export const kudeatzailea = new ErroreKudeatzailea();

Anti ereduaren kode adibidea: kudeatu erroreak middleware barruan

Javascript
// zuzeneko errore kudeaketa middlewarean, Cron atazak eta frogatze erroreak kudeatuko dituena?
app.use((errorea, req, res, next) => {
  logger.erroreaErregistratu(errorea);
  if (errorea.larritasuna == erroreak.altua) {
    posta.postaElektronikoaBidali(
      konfigurazioa.administrariPostaElektronikoa,
      "Errore kritikoa gertatu da",
      errorea
    );
  }
  if (!errorea.operazioErroreaDa) {
    next(errorea);
  }
});
Typescript
// zuzeneko errore kudeaketa middlewarean, Cron atazak eta frogatze erroreak kudeatuko dituena?
app.use((errorea: Error, req: Request, res: Response, next: NextFunction) => {
  logger.erroreaErregistratu(errorea);
  if (errorea.larritasuna == erroreak.altua) {
    posta.postaElektronikoaBidali(
      konfigurazioa.administrariPostaElektronikoa,
      "Errore kritikoa gertatu da",
      errorea
    );
  }
  if (!errorea.operazioErroreaDa) {
    next(errorea);
  }
});

Blog aipua: "Batzuetan maila baxuagoek beren deitzaileari errorea bidaltzea baino ezer praktikoagorik ezin dute egin"

Joyent blogeko “Node.js errore kudeaketa" hitz gako bati esker sailkatua

…Errore bera pilaren maila askotan kudeatzen bukatuko duzu. Hau gertatzen da maila baxuenek beren deitzaileei (eta beste haiek beren deitzaileei, etab.) errorea bidaltzea baino beste ezer egokiagorik ezin dutenean egin. Askotan, soilik goi mailako deitzaileak daki zein den erantzun zuzena, ia ahalegin operazio berria den, erabiltzaileari errorearen berri eman behar dion, edo beste edozer. Baina horrek ez du esan nahi errore guztiak goi mailako callback bakar bati jakinarazi behar dizkiozunik, callback horrek ere errorea zein testuingurutan gertatu den ez daki eta…

Blog aipua: "Errore bakoitza bakarka kudeatzea bikoizte galanta izan daiteke"

JS Recipes blogeko “Node.js errore kudeaketa" 17 hitz gakori esker sailkatua

……Hackathoneko Starter api.js kontrolatzaile bakarrean, 79 errore objektu inguru daude. Errore bakoitza bakarka kudeatzeak kodea ikaragarri bikoiztea eragin dezake. Hurrengo egin dezakezun gauza hoberena da errore kudeaketa logika Express middleware bati uztea…

Blog aipua: "HTTP erroreak ezin dira zure datu basearen kodean egon"

Daily JS blogeko “Node.js errore kudeaketa" 14 hitz gakori esker sailkatua

……Errore objektuetan ezaugarri erabilgarriak zehaztu beharko zenituzke, baina ezaugarri horiek tinko erabiliz. Eta, ez gurutzatu korronteak: HTTP erroreak ezin dira zure datu basearen kodean egon. Edota, nabigatzaile garatzaileentzat, Ajax erroreak zerbitzariarekin hitz egiten duten kodean egon daitezke, baina Mustache txantiloiak prozesatzen dituen koderik ez…