Garapen iteratiboaren fluxuan, berregituratzea prozesu garrantzitsua da. "Kodearen usainak" (kodetze praktika okerrak) ezabatzen badituzu –hala nola, Bikoiztutako Kodea, Funtzio Luzeak, Parametro Zerrenda Luzeak-, zure kodea hobetuko duzu, eta mantentzea erraztuko. Analisi estatikoko tresnak erabiltzeak kode usain horiek aurkitzen eta birregiturazio prozesu bat eraikitzen lagunduko dizu.
Tresna horiek zure IE eraikuntzari gehitzeak kalitatea egiaztatzeko prozesua automatizatzen lagunduko dizu. Zure IEak Sonar edo Code Climate bezalako tresnak integratzen baditu, eraikuntzak huts egingo du kode usainak atzematen baditu, eta egileari arazoa nola konpondu jakinaraziko dio. Analisi estatikoko tresna hauek ESLint bezalako tresnen osagarri izango dira. Linting tresna gehienak fitxategi bakoitzeko indentazioa eta ahaztutako puntu eta komak bezalako kode estiloetan zentratuko dira (hala ere, batzuek funtzio luzeen moduko kode usainak aurkituko dituzte); analisi estatikoko tresnak, berriz, fitxategi bakarreko edo anitzetako kode usainak aurkitzen saiatuko dira (bikoiztutako kodea, analisi konplexitatea, etab.)
"Berregituratzen: Bizi Den Kodearen Diseinua Hobetzen" liburutik
Berregituratzea, bizi den kodearen diseinua hobetzeko teknika kontrolatua da
"JavaScript Berregituratzen: Kode Okerra Kode Ona Bilakazen" liburutik
Berdin dio zein framework edo "JSen-konpilatzen-du" lengoaia edo liburutegi erabiltzen duzun, erroreak eta errendimendua beti izango dira arazo bat zure JavaScripta pobrea bada