Skip to content

Latest commit

 

History

History
24 lines (18 loc) · 1.44 KB

hideerrors.basque.md

File metadata and controls

24 lines (18 loc) · 1.44 KB

Ezkutatu bezeroari erroreen xehetasunak

Azalpena

Produkzioan saihestu beharko litzateke bezeroari azaltzea aplikazioaren erroreen xehetasunak, haren xehetasun sentikorrak agerian jartzeko arriskua dagoelako, hala nola zerbitzariaren fitxategien bideak, erabiltzen ari diren hirugarrenen moduluak eta erasotzaileek balia ditzaketen aplikazioaren barneko beste lan fluxu batzuk. Expressek erroreen kudeatzaile integratu bat dakar, aplikazioan sor daitezkeen erroreak zaintzen dituena. Erroreak kudeatzeko middleware funtzio lehenetsi hori middleware funtzioen pilaren amaieran gehitzen da. Errorea next()era pasatzen baduzu eta errore kudeatzaile pertsonalizatu batean kudeatzen ez baduzu, Expresseko erroreen kudeatzaile integratuak kudeatuko du; errorea bezeroan idatziko da pilaren aztarnarekin. Hala gertatuko da NODE_ENV garapenean (development) ezarrita dagoenean; baina, NODE_ENV ekoizpenean (production) ezarrita dagoenean, HTTP erantzun kodea bakarrik idatziko da, pila aztarna, ordea, ez.

Kode adibidea: Express erroreen kudeatzailea

// ekoizpeneko errore kudeatzailea
// ez dago informaziorik agerian erabiltzailearentzat
app.use((err, req, res, next) => {
  res.status(err.status || 500);
  res.render("error", {
    message: err.message,
    error: {},
  });
});

Baliabide osagarriak

🔗 Express.jsen erroreak kudeatzeko dokumentazioa